XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arratoiak! zuzendariak ere oihuka ekin zion, aurpegia more.

- Hotel honetan ez dago arratoirik!.

- Gaur goizean bertan ikusi ez dut ba arratoi bat nik! Korridoretik korrika zihoan, sukaldean sartzeko!.

- Hori ez da egia!.

- Hobe duzu arratoi-harrapatzaileren bati deitzea, Osasun Zerbitzu Publikoei salatu baino lehenago!.

- Oker ezpanago, hortxe ibiliko dira arratoiak, sukaldean korrika, apaletatik janariak lapurtuz, zoparen eltzean saltoka!.

- Hori inoiz ez!.

- Ez nintzateke batere harrituko nire gaurko gosariko xigorkia ertzetatik karraskatuta balego! jarraitu zuen amonak, bihozgabe.

- Ezta arratoi usain desatseginik balu ere!.

- Kontuz ez bazabiltza, Osasun Zerbitzukoek hotela ixtea erabakiko dute, mundu guztiak tifusa harrapatu baino lehenago.

- Ez zara serio ari, emakume...- esan zion zuzendariak.

- Ez naiz bizitza osoan hain serio egon! osteratu zion amonak! Utziko al diozu nire bilobari saguak bere logelan edukitzen?

Zuzendariak galduta zegoela ulertu zuen.

- Akordio batera irits gaitezke agian.

- Saguak gelan edukitzen utziko diot, baina kaiolatik ateratzen uzten ez badie, konforme?.

- Oso ongi iruditzen zait hori - esan zion amonak, eta lekutik altxa eta bulegotik irten zen, ni atzetik.

Kaiola barruan ez dago saguak hezterik.